Gure gizartean bizi diren erlijio ezberdinek bere difuntuak agurtzeko ekitaldi liturgikoak egiteko berezko leku eta tenpluak dituzten moduan, Beasaingo Udalaren borondatea da mota horretako ospakizunetarako gunea herritarren esku jartzea. Igartzan espazio bat eratu da zerbitzu hori eskaintzeko, Lotura Aretoa.

1) Hileta zibilak egiteko eskaerak Alkateari zuzendu beharko zaizkio eta Beasaingo Udalean aurkeztu beharko dira.

2) Hileta zibila ospatzeko egun eta ordua Alkateak, zinegotziak edo hura ordezten duen funtzionarioak finkatuko du, aldez aurretik kudeaketaz arduratzen den sailak egindako espedientean oinarrituta.

Hori guztiori eskaerak aurkezteko hurrenkera aintzat hartuz eta, era berean, ahal den neurrian, eskatzaile bakoitzak adierazitako lehentasunezko hurrenkera errespetatuz.

3) Hileta zibilak ezin izango dira gorpua aurrean delaegin, hala ere hildakoaren errautsak dituen kutxa bertan delaegin ahal izango dira.

Ikus ORDENANTZA

Hileta zibilak astelehenetik igandera egingo dira, horretarako beharrezkoak diren udal-baliabideak gaituko direlarik.

Hileta zibilak egiteko ordutegia 10-14 eta 17-20 orduen artean finkatzen da. Ekitaldiaren iraupena gehienez hirurogei minutukoa izango da.

Egiten diren eskaeretan barneratu beharko dira:

a) Ospakizunaren baimena eskatzen duen pertsonaren izen-abizenak, helbidea eta identifikazioa.

b) Zendutako pertsonaren izen-abizenak.

c) Heriotza-ziurtagiria.

d) Hileta zibila egiteko lehenesten den egun eta ordua adierazi beharko da eskaeran.

e) Udala, ahal duen neurrian, eskatzaileek adierazitako data eta eguna errespetatzen saiatuko da, eskatzaileek aurkeztutako eskarien hurrenkera aintzat hartuz. Hurrenkera hori aldatu egin daiteke kasu berezietan, betiere, aldaketa hori argudiatuz.

f) Eskariaren leku eta data.

g) Eskatzailearen sinadura eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria, horretarako edozein bide erabiliz.

h) Eskaerarekin batera, udal-eraikinak erabiltzeagatik finkatzen den tasa arautzen duen ordenantza fiskalean ezartzen den ordainketa egin izanaren agiria atxiki beharko da.

i) Ekitaldiaren eta erabiliko den materialaren deskribapen laburra.

“Lotura-aretoa” erabiltzeko eskubidearengatik 51,20 €

 

Harremanetarako telefonoak eta emailak:

Telefonoa: 943 028 050

Email: harrera@beasain.net

Ordutegia: 8:30-13:30