Jauregi inguruko monumentuak eta lorategiak dira Goierrin ezkontza zibilak egiteko eta ospatzeko lekurik garrantzitsuenetakoa. Ezkontza gehienen zeremonia Jauregiko barne-patioan egiten da, eta ezkontideei aukera ematen zaie gunea nahi duten eran antolatu eta dekoratzeko. Jauregia aurretik erreserbatzeko eta tarifa ordaintzeko gomendioa egiten da. Erreserba hau Jauregiaren erabilerari soilik dagokio eta eskaera  egiteko ondoko formularioa bete eta bidali behar da. Jauregian edozein sinesmen eta erritual onartzen da.

Ezkontza zibila egiteko izapide ofiziala eta berau egingo duen alkate edo zinegotziaren hautaketa, Beasaingo Udaleko bulegoetan zuzenean egin behar da. Informazioa eskura dago www.beasain.net helbidean. Izapide hau debaldeko zerbitzu soziala da.

 

Zein dira eman beharreko urratsak?

Ekitaldiak egiteko kontutan hartuko diren irizpideak:

Aretoa erabili ahal izateko behean dagoen aurre-formularioa bete behar da, gutxienez ekitaldia baino 30 egun natural lehenago.Behin aurre-eskaria egindakoan, udaleko arduradun bat jarriko da eskatzailearekin harremanetan eta erantzunean eskaera-orria betetzeko eskatuko zaio.

Ikus Igartzako Ezkontzetarako Araudia

Sakatu hemen aurre-eskaera formularioa betetzeko




Izen Abizenak (beharrezkoa)

Telefonoa (beharrezkoa)

e-maila

Data aukeratu :

Oharrak

Datu Pertsonalen Babespena

Harremanetarako telefonoa eta e-posta

Telefonoa: 943 028 050

E-posta: harrera@beasain.net

Ordutegia: 9:30-13:30