IKASLEEI ZUZENDUTAKO BISITA GIDATUAK

Eskaintza  zabala da Igartza Monumentu Multzoak hezkuntza arloan eskaintzen duena,  haur  hezkuntzatik  hasi  eta  Batxilergora  bitartekoei zuzenduta.  Baina  honetaz  gain,  hezkuntza  premia  berezia  duten pertsonak, helduen eskolak, euskaltegiak ere jasotzen dira. Adinaren eta beharren arabera bakoitzari bere beharretara egokitutako bisita eskainiko zaio.

Edozein  komunikazio  prozesutan,  mezu  jakin  bat  arrakastaz  helarazi  ahal  izateko, ezinbestekoa    da    edukiaz    gain,    mezuaren    formari    ere    erreparatzea.    Mezua arrakastatsua   izan   dadin,   komunikazio   prozesuan   parte-hartzen   duten   hainbat elementuri   egin   beharko   diegu   so;   garrantzi   berezia   izango   dute   hartzailearen ezaugarriek, eta  mezua helarazteko erabilitako kodigoak.  Informazio   hori   kontuan    izanda,   ahalegin   berezia   egin   dugu   Igartzako monumentu  multzoa  bisitatzera  datozenen  heterogeneotasuna  errespetatzeko.

Hala, unitate  didaktikoak  eta  lehen  eta  bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako bisita gidatu dinamikoak eskaini ditugu. Bi  kasuetan,  gidariaren  eta  ikasleen  arteko feedbacka  bultzatzen  dugu, hau  da,  bisitetan  ikasleak  inplikatzen ditugu.  Era  berean,  informazio teorikoa  jolas  dinamikoekin  tartekatzen  dugu,  eta  bisitaren  iraupena  ere  egokitzen da kasuan  kasuko  hartzaileen  ezaugarrietara  hobeto  moldatzeko.

 

TAILERRAK

Hilero eta urte osoan zehar haur zein helduei eskainitako tailerrak antolatzen ditugu. Aurretik erreserba eginda tailer itxiak egin daitezke ere. Adibidez:

– Eguzki-lore tailerra

– Txorimalo tailerra

– Sukaldaritza tailerrak

– Talo tailerra

– Jolas tradizionalak, herri kirolak

– Birziklatuz sortu tailerra (Eskulanak)

– Instrumentu birziklatuak sortu

– Kantu tailerra

– Baratza lantzeko tailerra

– Euskal mitologia. Kontaketa eta ipuinen sorrera

– Antzerki tailerra

– Irrien Laguneko pertsonaiekin bisita

– Idaz-sormen tailerra