Udalak
Igartzako ardura hartu zuenez geroztik, ez zuen Beasainen auzokide
agurgarri, ohoretsu eta ospetsuagorik topatuko, ez horixe.
Alabaina,
gizaldietan zehar harreman kontrajarriak izan dira nagusi Beasain
eta Igartzaren artean. Izan ere, bi gune horiek mundu-ikuskera
guztiz desberdinak babestu eta aldarrikatu dituzte Historian zehar.
Beasaingo
jendeak, auzotasuna eta udalbatzaren arabera bizimodua antolatzen
zuen bitartean, Igartzan egunerokotasuna bertako nagusiaren inguruan
eratzen zen, pertsona baten inguruan, alegia.
Hori
dela eta, herri-gunean nortasuna nongotasunarekin batera garatzen
bazen ere, jauregiaren sarean sartzen zirenak bertako buruzagiari
atxikiak ziren, eta ez lurralde bati. Beasaingoa izateko, hiriaren
beharra zegoen, udal-barrutiarena eta udalbatzarena; Igartzarra
izateko, aldiz, ez dago mugarik: Igartzako nagusiaren senide,
bezero eta menpekoak azaltzen diren tokiak Igartzarrak dira eta.
Gaurko
irudi bat erabiliz, antzinako Beasaingo herritarrek euren balizko
nortasun-agiriak erakutsiko balizkigute, bertako zantzuak, Ordizia-Beasain
ziratekeen; Igartzarrenek, berriz, Oinatz-Lazkao-Igartza adieraziko
lituzkete. Batzuek, hiri-guneak; besteek, abizenak.
Bi
filosofia horiek auzokidetasuna/senidetasuna- borrokan aritu
ziren, batak zein besteak, bailaran bizi zirenak lotzeko asmoz
edota baliabideak nola gizabanakoenak hala ekonomikoak-
bereganatzeko lehian. Horregatik, Igartzaren eta Beasainen garapena,
Hiriaren (Hiribilduaren hobeki esanda) eta Ahaide Nagusien arteko
liskarretan kokatu beharko genuke Ahaide Nagusien oldarraldiei
aurre egiteko, Segura eta Ordizia azaltzen zaizkigu. Areria alkatetza
zaharrean bilduta bizi eta Nagusien menpean, Lazkaoko Jaunaren
menpean alegia, erori nahi ez zutenak haietan bildu ziren. Astigarreta
eta Gudugarreta, esate baterako, Segurari elkartu zitzaizkion
1384an; Beasain, bestalde, Ordiziako Villafrancaren babespean
sartu zen 1399an.
Egoera
horren aurrean, Ahaidetasuna gizartearen gakotzat defendatzen
zutenek Erdi Aroan sortutako Igartzaren modu berri bat bultzatzea
aukeratu zuten.
Egun
ikusten dugun Igartzako multzoa horren ondorio da. Alta, Beasainek
eman berri zion auzokotasunarekin, liskarrak bukatutzat eman ditzakegu.
Igartza, jada, auzoko bat gehiago dugu, nahiz eta bere itxura
ederrak, bere iragana ozenki oihukatu.

|
|
Egitura
galant horiek, esan bezala, XIV. mendearen bukaeran Lazkaoko leinuak
zahar-berritzeko hartutako erabakiaren ondoriotzat jo ditzakegu.
Orduko kronikagileen hitzetan, 1370-80ren bueltan eta Segura-Ordizia-Beasainek
luzatzen zuten erronkari eutsi ahal izateko, Joan Lopez Lazkaokok
bere semeren bat hautatu zuen Igartza sustatzeko. Gartzi Lopez
Lazkaoko izan zen aukeratua eta Igartzako balioa, errentaz eta
gizakiz handitzea agindu zitzaion.
Xede
horren karietara, Gartzi Lopezek eta bere ondorengoek, lursailak
erosi eta jendea erakartzeari ekin zioten. Horrekin batera, errotak
eta burdinola, besteak beste, martxan jarri zituzten.
Lan
itzel horrek berebiziko oztopoak gainditu behar izan zituen: 1456an
Gaztelako Enrike IV. erregeak dorretxe guztiak birrintzeko agindua
eman zuen. Igartzako dorrea ere erabat txikitua izan zen.
Dena
den, Gartzik abiatu zuen ildoak, aurrera egin ahal izan zuen,
1475ean Igartza berriro martxan zegoen eta. Horrela, 1.504an,
Gartziren biloba zenaren hilburukoan, Maria Igartzakoarenean,
alegia, zerrenda hau topatzen dugu: "Igartzako jauregia,
errota eta burdinola; Igartzaolea burdinola (Aratz-Matxinbenta)
Usategi, Zapatari eta Errementari etxeak; Aratzeko benta eta errota;
Agirrezabal ospitalea; Barrendain, Antzizar txikia, Abarizketa
Behekoa eta Arrieta baserriak".
Ikus
ditzagun, bada, eraikuntza horien ezaugarri
nagusienak
|